Archivo del blog

lunes, 10 de enero de 2011

BOZKATZEA GUZTION ESKUBIDEA

Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritza etorkinei zuzenduriko gida bat banatzen hasi da, eta bertan informazioa ematen du etorkinek maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetan bozkatu ahal izateko bete beharko dituzten eskakizunei buruz. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) etorkinen elkarte guztiei eta udaletako immigrazio-teknikariei igorri zaie informazioa.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak kaleraturiko argitalpenak gogorarazten duenez, urtarrilaren 15ean amaitzen da botoa emateko eta datozen lau urteetan udalak gobernatuko dituzten pertsonak aukeratzeko eskubidea emango duen erregistratzeko aldia, eta udal-hauteskundeetan parte hartzeko eskubide hori egikaritzeko gaitasuna duten etorkinen artean gehien erabiltzen diren hizkuntzetan gogorarazten du, hau da, euskaraz eta gaztelaniaz, frantsesez, errumanieraz, ingelesez eta bulgarieraz.

No hay comentarios: