Archivo del blog

lunes, 10 de enero de 2011

JARDUTE KOMUNITARIOA

Pasaden egunean kanta baten letrak hausnarketan utzi ninduen egun daukagun egoerarekin, justizia ezak eragina. Abestiaren letraren zati bat :
Gure gezur propioak sinetsi ditugula
besteen gezurrekin aspertuta
lider bat behar dugula dio
liderra izan nahi duenak.


Nazio Batuek 1956an garapen komunitarioari emandako definizioa (ondorengo urteetan
garatu dena) :
“Helburutzat gobernuaren eta populazioaren ahaleginak batzea eta komunitatearen
baldintza ekonomiko, sozial eta kulturalak hobetzea duen prozesua da, eta horrela
komunitateak herriko bizitzan sartu eta nazioaren aurrerabideari lagundu egiten diote”.
Esparru horren barruan kokaturik, hainbat aldiz helduko zaie, kontzeptu hauei: herritarren parte-hartzea, diziplina-aniztasuna eta diziplina- artekotasuna,
gizarte-garapena, gizarte-dinamikak, autodiagnosia, harreman-loturak, autoantolakuntza, gizartearen autodeterminazioa
eta talde-kontzientzia.
Teorikoki, gaia erraza dirudi baina arazoak egon badaude. Arazo larriena Gobernuarekin bat dator; ez dakite zer den eskatzen diguten diziplina, autodiagnosia eta autolakuntza.

No hay comentarios: